ISLADAK Beterri Buruntza eskualdean kokatutako enpresa da eta Beterri Saretuz proiektuan parte hartzen du, gureak bezalako beste enpresa parte hartzaileekin, administrazio publikoarekin eta Lanbide Heziketarako zentroekin batera biotopo bat osatuz.
Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunean kokatuta dago eta beraz, horixe da gure habitata. Iturola Eraldaketa Soziala helburu duten esperientzia sozioekonomikoen bilgunea da, Inteligentzia Kolektiborako Laborategia.