2030 Agendari eta Garapen Jasangarrirako Helburuei ekarpena egiteko modu asko daude, horietako bat hizkuntza dibertsitatea sustatzea delarik. Lan munduan eta enpresan euskara lan-hizkuntza izatera iristeko bidean, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak bultzatzen duen BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria oso baliagarria da, bide hori egiten ari diren enpresen eta erakundeen errekonozimendua egiteaz gain, hobetzen jarraitzeko lagungarria delako. 2020ko abenduan 17 erakundek lortu dugu Bikain Ziurtagiria.