Enpresari etengabeko laguntza ematen zaio ingurumen-alderdi desberdinei lotutako lege-eskakizunak betetzen: hondakinen ekoizpena eta kudeaketa, atmosferara egindako isuriak, kolektorera edo ibilgu publikora egindako isurketak, produktu kimikoen erabilera eta biltegiratzea, etab.
- Enpresan aplikatu beharreko ingurumen-arloko lege-eskakizunak identifikatu.
- Nola ezarri behar diren aztertu.
- Eta aldian-aldian, betekizun horiek betetzen diren ebaluatu.
Ingurumen-arriskuen analisia (26/2007 Legea, urriaren 23koa, Ingurumen Erantzukizunari buruzkoa): Egindako lanaren helburua enpresak finantza-bermea eratu behar duen edo salbuetsita dagoen zehaztea da. Finantza-bermea eratu behar bada, zenbatekoa kalkulatu, eta dagokion jakinarazpena agintaritza eskudunari aurkeztea.
Industria-jatorriko hondakin ez-arriskutsuak zabortegian onartzeko baimena (646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta ezabatzea arautzen duena). Hondakin ez-arriskutsuak zabortegian onar daitezen eskatzeko nahitaezko memoria teknikoa idazteko laguntza eman zaio enpresari.