Zarauzko Udalean 2030 Agenda eta bertan zehazten diren 17+1 Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) oinarri dituen Plan Estrategikoa definitzeko laguntza teknikoa burutu da. Prozesuan zehar herritarrekin, udal teknikariekin eta Zarauzko udala osatzen duten alderdi politiko guztietako ordezkariekin lan egin da, guztion artean eta elkarlanean osatutako Zarautz 2030 Plan estrategikoa diseinatuz. Lanaren emaitza nagusiak:
- Diagnostikoa: GJH bakoitzari dagokionez, Zarauzko egungo egoera islatzen duen dokumentua
- Ekarpen txostena: Zarautzek 2030 Agendari eta GJH egiten dien ekarpena jasotzen duen dokumentua
- Zarautz 2030 Ekintza Plana: datozen urtetan, jasangarritasunaren ikuspegitik Zarauzko ibilbidea zehaztuko dituzten ekintzak jasotzen dituen dokumentua
Informazio gehiago: https://www.zarautz.eus/eu/zer-da